Elkarrizketa Carlos E. Hernández ‘POTE
“Ez dugu sinesten kartzelek ezertarako balio dutenik”
Carlos E. Hernández ‘POTE, Gizarte Hezitzailea eta SALHAKETA preso sozialen duintasun eta errebindikapenen aldeko mugimenduko kidea.
Kartzelaren izaeraz, isolamenduaz eta bere eragin psiko-sozial eta fisikoetaz, populazio presoaren profilaz, estatu espainoleko kartzeletako barne erregimenaz, Jose Angel Serranoren heriotzaz eta beste hainbat gaietaz aritzen zaigu Carlos E. Hernández ‘Pote ‘elkarrizketa honetan.