Kartzelaren esparru askotaz hitz egiteko asko dago oraindik
Galdera asko etortzen dira burura espetxeen inguruan hausnarketa egiten hasten baldin bagara. Eta urtarrilaren 19an galdera horietako batzuen erantzunak bilatu nahian, kartzelaren jatorritik abiatuta, kartzelaren izaera eta zigorraren eredua izan zuen hizpide Alejandro Forerok, Estibaliz de Miguel Calvorekin batera emandako hitzaldian. Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailea eta Soziologiako doktore, kriminologia kritikoan aditua da Forero.
Bere esanetan, ezagutzen dugun kartzela eredua estatu modernoaren produktua da eta bere zigor izaera, kapitalaren produkzio eta pilaketa eredu aldaketaren ondorio. Beraz, jauzia, zigor fisikoa izatetik disziplina zigorra izatera eman dela azaldu zuen. Hala ere ikerlari batzuen arabera, eredu hori ere gainditu eta oraingo espetxeak disziplina ereduan baino kontrol ereduan oinarritzen direla baieztatu zuen.
Forerok kartzelaren garapenaren inguruan ere jardun zuen, zenbait ikerlarien arabera, gaur egun kartzelak humanizatu egin direnaren diskurtsoak daudela eta. Diskurtso horrek kartzelaren izaerari dagokionez, zigorra izateari utzi eta presoak berriro hezteko eta gizarteratzeko direla dio. Bere esanetan ordea, kartzela orain zigor fisikoa ez dela dioenak ez du ezagutzen egoera, batez ere isolamendua jasan dutenak kontutan hartzen baditugu. Kartzela presoa pertsona gisa
Kartzela, noiztik, zergatik eta zertarako?
Historikoki emakumeek kontrola sozial hori gehiago pairatu omen dute ordea, ezarritako arau sozialen aurrean bat egiten ez duten emakumeen portaerei begira: babes etxeetan, errruki etxeetan etab…
Ildo beretik jarraituta, kartzelaren arrazoibidea egun kontrol neurri gisa duen eraginkortasunean oinarritzen dela argitu zuen. Izan ere kartzelak inor ez duela bergizarteratzen eta, populazioa kontrolatzeko ordea, tresna oso eraginkorra bihurtu dela baieztatu zuen Forerok.
Estibaliz de Miguel Calvo, EHUko Soziologia irakaslea eta gai honetan adituak Forerorekin mahaia partekatu zuen.De Miguelen arabera, emakumeen tratamendua espetxeetan sexista da, zuzentasunera zuzendutakoa, kanon patriarkalen araberako emakume on bat izatera heztera zuzendutakoa. Eta hori argi erakusten du kartzeletan eskaintzen zaizkien jarduera eta prestakuntza formaziorako tailerretan ere: ile apainketak edota josketa esaterako. Bere esanetan kartzela ezaugarri maskulinoak eta femenimoak muturreraino eramaten dituen leku bat da.
suntsitzeko lanabesa dela argi esan zuen adituak eta zigorraren bizipena fisikoa eta mentala ere badela salatu.
Jardunaldietara bertaratutakoen artean ondorio argi bat atera baldin bazen, kartzelaren gaia mahai gainean gehiagotan jarri behar dela izan zen. Era honetan, bere jatorriaz nahiz izera sexistaz ez ezik, bere ezaugarri eta esparru anitzetan asko dagoela oraindik ere hitz egin eta hasnartzeko. Ildo honetan, Kartzela Kalera! eztabaida lerroak zabalik jarraituko duela gaineratu zuten antolatzaileek eta izango direla jardunaldi berriak kartzelaren inguruan, bidean ateratzen doazen gaietaz nahiz geratzen diren bestelako aspektuetaz hasnarketa egiteko.