Mende erdiz tabernaz taberna, kulturaz kalakan
Txabi Etxebarrietaren heriotzaren efemerideak duela 50 urte bizi izan zen errealitatea ezagutzeko aitzakia ematen digu. Are, gertaera horiek eta ordutik izadako bilakaera ulertzeko ezinbestekoa da jendartearen eboluzioari erreparatzea. Osteguneko saioarekin errealitate sozio-kulturalaren bilakaeran gainean hausnartu nahi dugu, kultura eta politikaren arteko harremanaz, transmisio kulturalaz eta kanpotiko eragin kulturalez.
Horretarako, ez-ohiko saio bat prestatu dugu. Hiru taberna irudikatu ditugu, bakoitza garai baten erakusle:
– Bar Cantabrico: 1968tik eta 1980 hamarkada arte. Tasio Erkizia eta Xabier Amuriza izango dira mahai honetako parte hartzaileak
– Uholde taberna: 1980 eta 1990 hamarkadak. Txerra Bolinaga, GarbiƱe Ubeda eta Josi Jimenez izango dira mahai honetan solasean.
– In-fushion espazioa: 2000 urtetik eta gaur arte. Kattalin Miner, Maialen Akizu eta Josu Bergara izango dira mahai honetan.
Moderatzaile bezala, Ane Zabala eta Galder Perez izango dira tabernari lanak egiten.
Iratzar fundazioa, Etxebarrieta memoria elkartea eta Ipes arteko elkarlana