Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

Ipes XL jantzigintza zikloa

Ipesen 40. urteurrena ospatzeko jantzigintza herritarra zabaltzea eta azkartzea hartu dugu
xede, Ipes bera eraldatuz. Urte osoan zehar jantzigintza faktoria handitzen eta egokitzen egon
gara eta kanpainari amaiera jartzeko zer hobeagorik jantzigintza saio berezi batzuk antolatzea
baino!?
Intereseko gai hainbaten gainean, Ipesen sorrera garaitik eta gaur egunera bitarteko bilakaera
aztertu nahi dugu, egungo unean jarriaz arreta, sasoi sasoiko jantziak josi ditzagun. Hiru
ziztadatan josi nahi ditugu jantziok, ziztada bakoitza galdera batekin lotuz, hilean ziztada bana,
beharrezko lanketa eskainiz Bilbon ospatuko dugun saio bakoitzari:

1.GO ZIZTADA / irailak 22 / Paradigma aldaketa ezker mugimenduetan?

Urtean zehar askotan entzun dugunez 1968ko garaiek bere biziko garrantzia izan zuten ezker
mugimenduetan eta esperientzia insurrekzionalak biderkatu egin ziren han-hemenka.
Esperientzia horiek bilakaera ezberdinak izan dituzte eta ia denak bertan behera dira egun. Aldi
berean, ezkerrean ematen ari diren artikulazio berriak, informatzeko eta komunikatzeko era
berriak, militantziaren gaineko gogoetak,… hizpide dira maiz eragile eta mugimendu ezkertiar
ezberdinetan. Guzti honen gainean, ezkerraren eboluzio hurbilaz hausnartu nahiko genuke
lehen ziztada honetan.

2. ZIZTADA / urriak 20 / Europar Batasuna, haustura ala erreforma?

Jakina da Europar Batasuna ez dela begikoa den Erakunde bat, eta bere sorrera eta garapena
sistema kapitalistari hertsiki lotzen zaiola ere ez zaio inori eskapatzen. Dena dela, gero eta
gatazka gehiagoren erdigunean kokatzen da europaren etorkizun politikoa nondik-norakoa izan
beharko litzatekeen. Izan burujabetza prozesuetan diren estaturik gabeko nazioen ikuspegitik,
izan ezkerreko mugimendu anitzetatik, bai eta posizio neo-faxistetatik, Europar Batasunaren
haustura edo erreforma galdera gero eta arruntagoa da. Hausteskundeak eurak ate-joka izanik,
europako ezker mugimenduen eta estaturik gabeko nazioen burujabetza indarren posizioak
ezagutzea nahiko genuke.

3.ZIZTADA / azaroak 17 / Euskal Herriko prozesu konstituziogilea(k)?

Estaturik gabeko nazioen burujabetza prozesuak bizi-bizi diren honetan, Euskal Herrian ari dira
prozesu ezberdinak pentsatzen eta aurrera eramaten. Badira akademiatik hausnartzen eta
ezbaian ari direnak, eremu politikotik dihardutenak, baita sozioekonomiaren antolaketa beratik
ere, edota esparru soziopolitikotik, sozial eta nazionalki kohesionatzen gaituzten ariketak
ematen ari dira. Euskal Herriko prozesu konstituziogileen gaineko ikuspegiak ezagutzea eta
berauek elkar elkarrizketan jartzea nahiko genuke azken saio honetan.

 

Hitzaldi zikloak matrikulazio bat izango du, matrikula egindakoan, hautaturiko material interesgarriak helaraziko zaizkizu saioaren aurretik gaian sakontzeko aukera emanez.

Matrikulazioaren prezioak:
3 ziztadak 20 €
Ziztada bakoitza 10 €
Langabeentzat 3 ziztadak 10€/ ziztada bakoitza 5€
Harpideak debalde

 

Izena emateko hemen hitzaldi zikloa