Beste proiektu eta elkarlanak

Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? Elikadura burujabetza helburu

Beste behin ere Labore eta Ipes elkarteak, elkarlanean sortu ditugu elikadura burujabetzaren inguruko jardunaldiak. Oraingoan ere, hitzaldi ziklo baten bitartez galdera batera erantzuten saiatuko gara. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?

Elikadura burujabetzaren bide hirien eremuetik posible dela plazaratu nahi dugu, esperientzia desberdinetatik ikasiz, EHNE moduko erakunde batetik zein Ipar Euskal Herrian aurrera eramaten ari diren dinamika desberdinetatik.

Jardunaldi guztietan airean geratzen den galdera bat da ere, ” zein da nekazaritzaren etorikizuna?” honi erantzuteko asmotan hiru nekazari gazte eta gainera,  emakumeen egunerekotasuna eta dauzkaten errokei nola egiten duten aurre entzuteko aukera izango dugu.

Irakurtzen ari zarenetez, programazio ederra daukagu oraingoan ere.

Elikadura burujabetzaren bidean denok daukagula zerbait esateko eta batez ere, egiteko.

Animatu eta Hurbildu. Azaroak 6, 7 eta 8an antolatu ditugun hitzaldi desberdinetara.

 

Hemen zehazki zer eta nor egongo den hiru egun horietan.

Azaroak 6, asteartea 19:00

Kafe Antzokian (Done Bikendi Kalea, 2)

Nekazaritza eta kontsumitzaileen arteko aliantzak nola bultzatu?

Unai Aranguren (Via Campersina. EHNE Bizkaia)

Miren Saez ( Etxekaldeko emakumeak)

Iñigo Bilbao (ENBA)

Azaroak 7, Asteazkena 19:00

Indautxuko udaltegian ( Elkano Kalea 20-22)

Gazteak eta emakumeak nekazaritzaren etorkizuna

Alazne Intxauspe

Amets Ladislao

Amaia Lekue

Azaroak 8, Osteguna 19:00

Labore (Haro Plaza, 3 Santutxu)

Ipar euskal Herriko aire freskoak ezagutzen

Urruñako esperientzika:

Marie Cristine Elizondo

Arturo Villanueva