Denda

Saskia ikusi “Europa: Proceso de negociación” zure saskira gehitu da.
gernikaren-egiak

Gernikaren Egiak

5,00

19737. Apirilak26, Gernika. Herri baten suntsiketa espainiar estatu berriaren ekintza fundazionala bihurtua. Eguna, lekua eta ekintza. Betirako iltzaturik geratu zaigun marka. gaurdaino.

1987. urtean mundu mailan ezagunak ziren historialariak bildu ziren Gernikan, herriak bazekiena aitortza historikoa zutenen ahotik entzuteko. Herbert Southworth izan zen horietako bat, eta historiara, gure historiara, pasa den hausnarketa utzi zigun: ” Frankismoa ikaratu egin zen albisteak nazioarteko iritzian izan zezakeen eraginez, eta berehala ukatu zuen Gernikan bonbardaketarik izan zenik. hau da Gernikaren gaineko gezur erraldoiaren hasiera”

2017. urtean Gernikak oroimena biziko berria izaten jarraitzen du. Gernika gaurko eta biharko ere badelako. Egunez egun guk geuk sortzen dugulako geure memoria. Ezagutzaz ari gara, eta aitortzaz. memoriaz ari gara; herri memoriaz. jendarte justuago bat eraikitzeko ezinbesteko zutabea den herri-memoriaz.

Ipeses “Gernikaren Egiak” liburuxkarekin hausnarketa kolektiborako lanabesa plazaratu nahi du. Ez hemen ez inon, Gernika gehiagorik ez egoteko. Pertsona askeak askatasunez bizitzeko.