Denda

Saskia ikusi “Klaseak Borrokan (Apunteak)” zure saskira gehitu da.

Pitzatu. Gazte Boterez Euskal Herria eraikitzen

5,00

Duela ehun urte, doi-doi, zuriak kuña gorriarekin kolpatzera deitzen zuen El Lissitzkik kartel konstruktibista sinple bezain argiarekin. Gaur, Ernaiko gazteek, Gazte Boterea bezalako kontzeptu konplexu eta poliedrikoa, modu sinple eta argian lantzeko ariketa egin dute, Ipesekin elkarlanean. Pitzatuta ei daude gazteak, baina hain zuzen ere, helduei pitzadurak sortzera daude deituak atzo bezala gaur, eta bihar. Errealitate ustez likido honetan Euskal Herria eraikitzeko pitzadurak sortzera, alegia. Eskuartean duzuna, beraz, hausnarketa, eztabaida eta ekintzarako gonbita bat da. Kasu; heldu da eta kuña gorria!