Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

2.ziztada: Europar Batasunarekiko ezohiko begiradak, Hitzaldi osoa ikusgai

IPES XL, 1977tik jantzigintza herritarra antolatzen

Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute.

1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago saretuz, eta handitzen kualitatiboki, josteko modu berriekin.

 

Ipes XL jantzigintza zikloa

Ipesen 40. urteurrena ospatzeko jantzigintza herritarra zabaltzea eta azkartzea hartu dugu xede, Ipes bera eraldatuz. Urte osoan zehar jantzigintza faktoria handitzen eta egokitzen egon gara eta kanpainari amaiera jartzeko zer hobeagorik jantzigintza saio berezi batzuk antolatzea baino!?

Intereseko gai hainbaten gainean, Ipesen sorrera garaitik eta gaur egunera bitarteko bilakaera aztertu nahi dugu, egungo unean jarriaz arreta, sasoi sasoiko jantziak josi ditzagun. Hiru ziztadatan josi nahi ditugu jantziok, ziztada bakoitza galdera batekin lotuz, hilean ziztada bana, beharrezko lanketa eskainiz Bilbon ospatuko dugun saio bakoitzari:

2. ZIZTADA / urriak 20 / Europar Batasuna, haustura ala erreforma?

Jakina da Europar Batasuna ez dela begikoa den Erakunde bat, eta bere sorrera eta garapena sistema kapitalistari hertsiki lotzen zaiola ere ez zaio inori eskapatzen. Dena dela, gero eta gatazka gehiagoren erdigunean kokatzen da europaren etorkizun politikoa nondik-norakoa izan beharko litzatekeen. Izan burujabetza prozesuetan diren estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, izan ezkerreko mugimendu anitzetatik, bai eta posizio neo-faxistetatik, Europar Batasunaren haustura edo erreforma galdera gero eta arruntagoa da. Hausteskundeak eurak ate-joka izanik, europako ezker mugimenduen eta estaturik gabeko nazioen burujabetza indarren posizioak ezagutzea nahiko genuke.

Urriak 18an, ostegunez 19:00retan                     Saio Irekia

La bolsako ( Pelota K., 10) Areto Nagusian

Europar Batasunarekiko ezohiko begiradak

 

  • Frantziar estatua/ Parti des Indigénes de la République

 

  • Euskal Herria/ Bizkaiko Ghanako Etorkinen Elkartea