Justizia Transformatiboa
Azken saio honetan, justizia transformatiboari sarrera egingo diogu Trasnformative Justice Berlin kolektiboaren eskutik. Justizia transformatiboaren hastapenak Amerikako Estatu Batuetan aurkitzen dira, afrikar jatorriko eta LGTB+ komunitateen eskutik; polizia eta sistema penalarentzat susmagarriak izanik, sistemarekiko alternatiba gisa formulatzen dute. Justizia transformatiboak zigorraren herentzia judeokristautik ihes egiten du eta inspirazioa hartzen herri maori, mongol eta Ipar Amerikako komunitate indigenetatik. Justizia transformatiboa indarkeria lantzeko modu askatzaile bat da, beraz. Segurtasuna bilatzen du, baita gure ekintzen ardura hartzea, isolamendua, zigorra, estatua zein biolentzia sistematikoarekiko -kartzelaratzea eta poliziaren ekintzak kasu- menpekotasunik barik.