LAUAXETA, EKAINAK 25: “GOIZ EDER ONTAN ERAIL BEAR NABE”
Esteban Erkiaga Basaraz (1905ean Laukizen jaioa), Lauxeta, Gernikako bonbardaketaren ondorioen argazkiak egin nahi zituen kazetari frantses bati laguntzera joan zen. Faxistek preso harrapatu eta Gasteizera eraman zuten. Heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten 1937ko ekainaren 25ean. Heriotzaren zain zegoela gaurko egunera iritsitako idazki hunkigarriak utzi zituen:
“Goiz eder onetan erail bear nabe
txindor baten txintak gozotan naukala?”
Lauaxeta, Azken oyua 1937
Gudaria, hizkuntzalaria, literaturgilea, kazetaria. Figura honek erpin eta ikuspegi ezberdinetatik Euskal Herriaren oroimen testuinguruarekin konektatzen gaitu; atal historiko, kultural, literario eta politikotik, besteak beste.
Lauaxeta-ren itzala ardatz harturik gogoeta berri baterako espazio ireki nahiko genuke, Lauaxeta poeta, Lauaxeta kazetaria, Lauaxeta itzultzailea, Lauaxeta ekintzailea aintzat harturik: memoria, literatura; hizkuntza, nazioa; kazetaritza, Gernika.
Horretarako, ekainaren 25ean (asteartea) arratsaldeko 19tan hasita ASTRAn memoria elkarrizketa saio berria egingo dugu Koldo Izagirre idazlearekin. Patxi Gaztelumendi kazetariak elkarrizketatua.
Ondoren, errezitaldi ibilbidea egingo dugu herriko zenbait gune esanguratsuetatik, kolaborazio ezberdinekin.
Memoria nondik gatozen jakiteko ardura, gaurko errealitatea interpretatzeko erraminta, baina, batez ere, biharkoa eraikitzeko ezinbesteko lanabesa da. Memoria egiten jarrai dezagun goiz eder onetan….