Denda

ELA_portada web

Euskal Langile Andreak

23,00

Kapitalismoak euskal langile andreak azpiratu eta desjabetze prozesua areagotu zituen: etxea, lurra eta ekoizpen bitartekoak ostu zizkien eta sexuaren araberako lan banaketa eta jabetza-botere pribatuaren antolaketa ezarri; gorputzaren, sexualitatearen edota ugalketaren gaineko kontrola kendu zizkien, eta izaera bera ukatu zien, euskal edota langile izaera, baita sexu-identitatea ere.
Azken hiru mendeetan, euskal langile andreek erantzun irmoa eman zioten azpiratze/desjabetze prozesuari: matxinadetan, laborarien erreboltetan, grebetan, sufragioaren aldeko aldarrikapenetan, gerra edota herri borroka ugaritan hartu zuten parte, jende multzoan edota andre taldeetan antolatuta.
Borrokak emaitza arrakastatsuak izan ditu. Nabarmena da euskal langile andreek zapalkuntzaren kontzientzia hartu izana, nabarmenak egin urratsak (lan merkatuan, eguneroko bizitzan edota jendartean), nabarmena lortu autonomia ekonomikoa, askatze prozesurako ezinbesteko zutabea. Hala eta guztiz ere, zapalkuntzaren oinarriak sendoak dira eta askatasunerako bidea luzea.