“Euskal kanta errebeldea” liburu aurkezpena

Lander Garcia Martxoak 3 elkarteko kidea eta memorian aritua “Euskal kanta errebeldea” liburua argitaratu du Euskal Memoria fundazioarekin. Ekainaren 25eko testuinguruan (Estepan Urkiaga “Lauxeta” Gasteizen afusilatu zuten efemeridean)  egingo dugu  bere liburuaren aurkezpena Gernika-Lumon, egilearen partaidetzarekin. Zehazki, ekainaren 18an izango da saioa (asteazkena).