“La maleta de Urdaibai” Txema Garciaren liburu berria Ipes elkartearekin

Urriaren 10ean (ostirala) goizeko 11etan La Bolsa-n (4.gela) “La maleta de Urdaibai” eleberri distopikoa aurkeztu dugu bere idazlearekin batera (Txema Garcia Paredes idazle eta kazetaria, eta aspaldiko Ipes-en kolaboratzailea izandakoa). 18 euroko salneurria du euskarriak.

Baina ez gara irla bat; inoiz ez gara izan. Eta liburu honekin ekinbide bat martxan jarri dugu: izan ere, gaztelerazko edizioarekin ateratzen dugun dirua Palestinara bideratuko dugu Gernika-Palestina deialdi herritarrarekin. Eta, bai, beste behin ere Palestina presente dugu -gaur inoiz baino gehiago- Ipes-eko jardunean, dakizuen bezala.

Liburuaren aurkezpen bira abiatu dugu:

  • Urriak 22, ANTI Liburu-dendan (Bilbo) 19:30ean.
  • Azaroak 7. Mundakan, 19:00etan.
  • Azaroak 11, Las Carrerasen (Abanto) 19:00etan.
  • Azaroak 13, Barakaldon, Ekologistak Martxan-ek antolatua, 19:00etan.
  • Azaroak 20, La libreria de Deusto-n, 19:00etan.
  • Azaroak 21, Algortako Abian espazioa, 19:00etan.
  • Azaroak 27, Mungiako Haize liburu-dendan, 19:00etan.
  • Abenduak 7 Durangoko Azokan (DA!), 18:30ean Museoan.
  • Abenduak 18, Bilboko Ekoetxean, arratsaldeko 19:00etan.
  • Abenduak 30, Astra Gernikan 19:00etan. 20.urteurren egitarauaren baitan.

Haatik, euskarari azpimarra berezia ematen diogu, eta proiektuari osotasuna emateko euskaratu dugu eleberria. Langintza hori Iñaki Aurrekoetxeak hartu du bere gain, eta “Urdaibaiko maleta” da emaitza. Itzultzaileak berak azaltzen digu egitasmoaren nondik norako guztiak, bideo honetan:

Ez utzi galdetzeari esan diogu behin eta berriz geure buruari. Eta horrela izaten jarraituko du Ipes lanabesa dugun bitartean.

*Bideoak eta aurkezpen argazkiak: Ekain Monge.