Bilboko Herri Dendan, Ipes elkartea

Abenduaren 15etaik aurrera Herri Dendaren ateak irekiko dira berriro. 13. urtez jarraian Zirika Herri gunean izango da, Alde zaharrean. Herri Denda hainbat kolektiboren topagunea da, haien lana ezagutzeko eta egun hauetan salgai jartzen duten materiala erosteko aukera ematen duena.


Abenduaren 15etik urtarrilaren 3ra Herri Dendan liburuak, kamisetak, egutegiak, musika eta beste hainbat gauza dituzue zain.


Azoka solidario hau astelehenetik larunbatera egongo da irekita (jai egunetan eta 20, 24 eta 31n arratsaldez izan ezik) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.