“La maleta de Urdaibai-Urdaibaiko maleta” liburuaren aurkezpenak Busturialdean zehar

Urtea Gernika-Lumon amaitu genuen, eta hasiera Foruan. Martxoko aste hauetan Bermeon, Arratzun eta Morgan egin ditugu aurkezpenak.

Gure asmoa, liburuaren zabalpenaz gain, eztabaida kolektiboa sustatzea da; ekarpena egitea, bederen. Guggenheim Urdaibairen borroka irabazi dugu (eta esan beharra dago!) baina benetako afera beti beste bat izan da: Busturialdea-Urdaibairen oraina eta etorkizuna.

“Euskal” neoliberalismoak turistifazioz, prekarietatez, etxebizitza eskuratzeko ezintasuna, kostaren maisfikazioz, 3.sektorizazioz etab luze batez bete nahi du. Eta bertan bizi eta lan egiten duten herritarrak bigarren plano batera bidali. Eta hor dago gakoa.

Literaturak begiradak altxatzeko balio digu. Kultura, memoria, artea, biosfera erdigunea jartzeko bide posible bat da, eta tramaren bidez, kontakizun posibleak irudikatu. Hor kokatzen dugu liburu honen birtualitatea, eta horregatik uste dugu bere zabalpena inoiz baino garrantzitsuagoa dela.

Eta orain zer? hor dago galdera. Bide berriak, bide guztiak esaten zuen olerkariak. Ekin diezaiegun bada!

Baditugu aurkezpen berriak aurki: Ajangiz, Gautegiz-Arteaga eta Ea, kasu.