Astelehenean, hilak 20, eta Gernikako bonbardaketaren 89.urteurren egitarauaren baitan, 25 lagun elkartu ginen ASTRAn, Joseba Garmendia EHU ekonomia irakaslearen hitzaldian. Garapen agentzien inguruko hausnarketa sakonak plazaratu zituen Sakantzen esperientzia ardatz. Baina ez hori bakarrik: eskualde eskalan ekonomia, ekintzailetasuna, agente ezberdinen papera, ahalguneak eta indarguneetaz ere mintzatu zitzaigun.






