“La maleta de Urdaibai-Urdaibaiko maleta” liburu aurkezpena

Pasa den ostegunean, hilak 24 (Liburuaren nazioarteko egunean, zehazki) eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren (partaide gara) bonbardaketaren 89.urteurreneko egitarauaren baitan, Ajangizeko kultur etxean “La maleta de Urdaibai-Urdaibaiko maleta” liburuaren aurkezpena egin genuen, giro ezin hobean, 12 lagunekin batera.

Aurre-ikusita izan dugun azken saioa izan da hau; 20 aurkezpen egin izan ditugu Bizkaian barrena, eta,horietatik 8 -Mundaka, Gernika-Lumo, Foru, Bermeo, Arratzu, Morga, Gautegiz-Arteaga, Ajangiz- Busturialdean egin ditugu.

Udan, Ea-ko Berton dendan elkar ikusiko dugu (data zehazteke).

#Ipes#EzUtziGaldetzeari