Herri jakintza hizpide heldu den ekainaren 2an
Datorren ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00retan Santutxuko Karmela, mahai ingurua izango da “Unibertsitateko ikerketa eta lanak herriaren mesedetan jartzen” lelopean. Ikerbiltza, EKT (Sarrikoko ekonomia kritiko taldea), Ikasle Abertzaleak eta Parte Hartuz (demokrazia prozesuak aztertzeko UPV-EHUko diziplinarteko ikerketa taldea) izango dira mahaitik ariko direnak gaiaren gaineko ikuspegia emanez eta beharrak eta aukerak aztertuz.
Herri jakintza herriaren zerbitzura jartzea: honatx gure egiteko komunaren xedea. Errez izkira daiteke, modu puntual eta partzialean landu dugu, eta batez ere, eragile bakoitzak propioki bere baliabide guztiekin landu duen zerbait bada. Ez da berria, beraz. Alta, egitasmo komunala bihurtu nahi dugu: horixe da apustua. Eta estrategikoa bilakatu. Alegia, hausnarketa baten ondorioz lerro komun baterako definizio ariketa-ibilbide oso bat marraztea eta egikaritzea.
Erronka potoloa, nonbaitetik hasi beharrekoa. Gure partetik, hiru lan-ardatzen gainean eraiki nahi dugu, momentuz:
– Formazio espazio komunak sortzea
– Ikerketa bideak elkarlanean garatzea.
– Proiektu multidisziplinarrak lantzeko aukera.
Zeren gainean eraikiko ditugu?
– Unibertsitateko jakintza (ikerketa eta lanak) herriaren (herrigintzan dihardutenen) zerbitzura jarriz.
– Arlo ezberdinetako eragileen elkarlanearen bitartez: Ipes, Ikerbiltza-Udalbiltza, Eskola Kolektiboak, EKT (Sarrikoko ekonomia kritiko taldea).
Informazio gehiago:
– Ikerbiltza zer den bideoa
– Antolatzaileak: Ibon (663 740 913) eta Gorka (655 710 736)