Gernikaren egiak ikus-entzunezkoa
Martxoa aldean hasi ginen “Gernikaren Egiak” proiektua.
1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten.
1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru
batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean.
2017an (80.urtemugaren testuinguruan) IPES-ek -mahai-inguru hura transkribatu zuenak- testigantza hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna argitaratu genuen “Gernikaren Egiak” deituriko liburuxka. Liburuxkaren aurkezpen biran geundela, 1987ko mundu mailako historialarien mahai-inguru hori Gernikar batek grabatu zuela enteratu ginen, bilatzen hasi eta aurkitu genuen altxor hori.
Berreskuratutako 1987ko mahai-inguruko grabaketa hori aitzakitzat hartuz, Gernikaren Egiak Ikus-entzunezkoa ekoiztea okurritu zitzaigun, atzoko eta gaurko testigantza desberdinak hartuz, eta urriaren 26an bere aurkezpena egingo dugu.
Oroimena gaurko eta biharko lanabesa delako.