Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

OROIMEN BIZIKO HERRIA GARA? MAHAI-INGURUA

81 urte betetzen dira Gernika bonbardatu zutela; 81 urte herri baten aurkako sarraskiaren bidez estatu berria eraikitzen  hasi zela frankismoa. Denbora igaro da, baina funtsezko elementu asko ez dira hainbeste aldatu. Geroztik herri baten berreraikuntza eman da, zentzu askotan. Norbanakotik eta kolektibotik gauzatua. Oroimena lanabes gisa harturik, betirere. Gaurdaino. Eta horretan dihardugu, egunez egun, urterik urte. IPES elkarteak bere ekarpena egiten jarraitu nahi du; “Gernikaren Egiak” lan-lerroa abiatu genuenetik iaz, iraunkortasun gehiagorekin: izan liburuxka formatoan, ikus-entzunezkoan, edo herri-dinamikaren parte izanik. Zentzu hortan, oroimena nola lantzen dugun egun, zeintzuk diren gure erronkak herri gisa, zein baliabide ditugun eta zeintzuk beharko genituzkeen modu kolektiboan aztertzeko, apirilaren 25ean (asteazkena, bonbardaketaren urtemuga bezperan), ASTRA Gernikan, arratsaldeko 19tan mahai-ingurua antolatu dugu, “Oroimen biziko herria gara?” izenburupean.

Hortarako, herri-oroimena modu aktiboan lantzen duten hiru hizlari izango ditugu, Apirilak 25, 19:00etan , Astra espazioan : Amagoia Gurrutxaga Oroiteria-ko kidea, Maria Gonzalez Gorosarri EHU-ko komunikazio irakaslea eta Josu Ibargutxi frankismoaren aurkako kerellako plataforemako kidea; Oihana Cabello kazetari Gernikarra izango da aurkezle eta moderatzailea.

Oroimena, nondik gatozen ezagutzearen bidez gaurko errealitatea interpretatzeko baliabidea delako; baina, batez ere, biharkoa eraikitzeko ezinebnesteko lanabesa delako.

Oroimena egiten jarraituko dugu.