“Hemen Right Now” dokumentalak Bartzelonara bidaiatzen du
Hasi dugu “Hemen Right Now” dokumentalaran bira Maiatzaren 2an, Sopela herriko Plaza Beltza espazio autogestionatuan aurkeztu genuen eta horren ondoren eztabaida interesgarri bat sortu zen. Dokumentalaren hurrengo geltokia, Bartzelonako VIII. zinema anarkista jaialdia da, Bartzelonatik zabalbiltzate zehazki Maiatzaren 12, 21:55etan proiektatuko dute “La cinateka” zineman.
Dokumentala honen helburua Angela Davis-ek 2016an utzi zigun espetxeen inguruko hausnarketak zabaltzea eta gai honen inguruan eztabaida sortzea da. Euskal Herriak batez ere preso politikoez hitz egin da, baina oso gutxitan hausnartu dugu espetxeak instituzioa gisa, eta gai honi heltzea beharrezkoa zaigu.
Hemen usten dizuegu ere gure kidea den Haritz Petralandari, hala bedi irrati libreko “suelta la olla” irrati saioan eginiko elkarrizketa
Zure espazioan proiektatzeko interesa izanez gero, jarri kontaktuan gurekin info@ipes.eus emailaren bitartez