Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Gernikaren Egiak M3moria gunean, Gasteiz

Hemeretzi bat aurkezpen ondoren, jarraitzen dugu “Gernikaren EgiaK” ikus-entzunezkoa aurkezten, herri desberdinak ezagutzen gabiltza, eta batez ere herri horietan memoria lantzen duten eragile oso interesgarriak ezagutzen eta beraietaz asko ikasten.

Aurkezpen guztiak beti dira bereziak eta interesgarriak, baina Ekainaren 6an egingo dugun aurkezpena gure memorian ondo gordeta geratuko zaiguna izango da, arrazoiak, ikus-entzunezkoa Bizkaitik kanpo aurkezten dugulako eta batez ere  M3moriaren gunea aurkeztuko dugula, Martxoak 3 elkartearen espazioan.

Aski ezaguna da zer gertatu zen Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan,  greban zeuden langileen batzar baketsu bat desegiten saiatzean, espainiar polizia armatuaren ekintza hiltzailearen ondorioz hildako edo kaltetutako pertsonak egon ziren. Erreferente batzuk dira elkarte hau osatzen dute  gertaera horretan hildako eta kaltetuen senideek.

Ekainaren 6an arrastiko 7etan Gasteiztik bazabiltzate pasatu M3moria gunetik ( Fermin lasuen kalea5, Zaramaga)