“Sirena hotsak” dokumentala osorik gure vimeo kanalean
Ekainare 6an Karmela espazioa autogestinatuan, Jardunaldi memorialisten barruan aurekeztu genuen dokumentala, orain edonork ikusteko igo dugu gure vimeo kanalera.
Sirena hotsak/Ruido de Sirenas Ipes eta Ahaztuaken arteko elkarlanaren ondorioaz 2012an sortzen dokumentala da.
Bertan 1936-1939 gudan emakumeen parte hartze eta bizipenak kontatzen dira bereziki Bilbo Handian emandako bonbardaketen ingurukoak. Bilbon anitzak izan ziren bonbardaketetatik
babesteko lekuak baita bertan gertatutako historiak.
Dokumental honek berezitasunik badu bi une historikoen errekreazioa egin izana da: 1936ko uztailaren18a bera eta zehazki egun horretan egin zen erromeria alde batetik eta Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko bonbardaketen kontrako babesleku bezala erabiltzen zen meategiko korridoreetan gertatutako bizipenak bestetik. Balore irentsi moduan esan, errekreazio hauek bertoko bizilagunekin eta auzolanean egindakoak direla.