ondo-etorri-kurtso-berria

Ondo etorri kurtso berria!

Kaixo Ipes lagunak!

Udako oporrak gozatu ondoren eta Bilboko aste nagusian muntaia, txoznetan turnoak, eta jaietan gozatu ondoren berriz gara bueltan! Aurtengo kurtsoari zukua ateratzeko prest!

2018 urteari eta gure 40. urteurrenari bukaera borobil bat emateko hitzaldi ziklo bat prestatu dugu. 40 ez direlako egunero betetzen, gainera urteetan Euskal Herrian zein munduan aldaketa asko eman dira, historia ibilbide hori irudikatu eta gaur egunera ekarriko digun hitzaldi zikloa prestatu dugu. – Laster informazioa gehiago-

Azarorako Kartzela kalera dinamikaren barruan erreferentzia handiko pertsona bat ekarriko dugu – oraindik ezin dugu bere izena esan- eta gauza gehiago dauzkagu prestatuak kurtso honetarako, baina dena ez dizuegu orain azalduko.

Sorpresak ematea gustuko bai ditugu. Ikusten duzuenez udan ere geldirik ez gara ibili.

Bakarrik eskatuko dizuegu gorde ezazue dat hau IRAILAK 20.