Beste proiektu eta elkarlanak

Gazte Boterearen gaineko hausnarketa UEUko udako ikastaroetan ekainaren 28an Iruñean

2017ko UEUren udako ikastaroen baitan landuko da ikasturte osoan Ernairekin batera landu dugun Gazte Boterearen inguruko azterketa lana. Ekainaren 28an izango da, goizez, Iruñean.

IKASTAROAREN FITXA

Izenburua “Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?”
Lekua Iruñea
Datak Ekainak 28, asteazkena
Ordu kopurua 6 ordu
Ordutegia Goizeko 9tatik-15etara
Ikasleak Gutxienez 10 lagun, gehienez ez diogu toperik jartzen
Gako-hitzak Gazteria, kategoria soziala, parte-hartzea, boteretzea
AURKEZPENA
Ikastaroaren arrazoiak eta nondik norakoak.
Hainbat izan dira horrelako ikastaro bat proposatzearen arrazoiak:

– Arlo ezberdinetako gazteriaren parte-hartzea eztabaidagai dago hainbat eremutan (akademian, instituzioetan, herri mugimenduan…) eta gaur gaurkoz gazteriak duen potentzial teoriko-praktikoa askatzetik urrun gaudela somatzen dugu. Hurbilpen-ariketa bat egitea da geure asmoa.

– Gazteriak EH-n izan duen bilakera historikoa erreferentzi gisa harturik, gaur egun hartzen duen forma argitzea eta aztertzea dugu xedea. Gazteriak egungo testuinguruan dituen hainbat ezaugarri eta subjektu gisa dituen potentzial eta arriskuak mahaigaineratu nahiko genituzke.

– Gazteria subjektu anitzek osotzen dutela eta interes ezberdinak dituela jakitun, problematika komunek barnebiltzen dituztela gogoetatu nahiko genuke, eta, bide horretan, botereak eta boteretzeak izan dezakeen paperaz hausnartu nahiko genuke.

HELBURUAK
Zer lortu nahi da ikastaroan.
– Gazteriaren parte-hartze politikoan eragiten duten balizko botere harremanak gertutik ezagutzea.

– Heldu eta gazteen arteko balizko harremanaren inguruko eztabaida mugimendu sozialen baitan zabaltzen laguntzea.

– Jasotako gogoeta eta analisiek balizko botere harremanetan inplikaturiko agenteei lagungarria izatea egoera ezberdinen kudeaketan.

EDUKIAK
Ikastaroan landuko diren gai nagusiak.
– Gazteriaren inguruko analisi orokorra: Kategoria sozial gisa izan duen bilakaera historikoa eta Euskal Herrian izandako garapena; eta gaur egun EH-n hartzen duen forma argitzea. Gazteriak kategoria sozial gisa pairatzen dietuen zapalkuntzak aztertzea; gazteriaren hainbat ezaugarri eta subjektu gisa dituen potentzial eta arriskuak mahaigaineratzea.

– Gazteen parte-hartzetik boteretze aukerak aztertzea: gazteria zapalkuntza kolektiboak pairatzen duen subjektua izanik, berau garatu eta askatzeko aztertzea zer nolako ezaugarriak izango zituen balizko boteretze prozesuak.

METODOLOGIA
Gaiak nola landuko diren.
– Ikastaroaren aurkezpena, helburuak eta metodologia. (15min). Bi atal izango ditu: teorikoa eta praktikoa.

1.- Teorikoa: Ikus-entzunezko labur batekin lagundua izango da (Topatu.eus-eko lagunak egina). Ondoren irakasle lanetan ibilitakoak, gaiarekiko egindako hausnarketa eta ondorioztaturiko hipotesien konpartitze ariketa bat egingo dute (60min, ppt batekin lagundua):

– Gazteria kategoria sozial gisa. Bilakera, ezaugarriak, problematikak…

– Gazteriaren parte-hartzea bizitza sozial, politiko, ekomoniko, akademiko…etab.ean

– Gazteriaren potentzial eta arriskuen ezaugarriak aintzat harturik, balizko boteretzearen (indibidual eta kolektiboa) prozedura eta ezaugarriak.

– Galderak, eztabaida, ekarpenak (45min)

—-atsedenaldia—- 30min

2.- Praktikoa:

– Ariketen aurkezpena : zergatik eta zertarako? (10min)

– Hiru ariketa burutuko genituzke lan-talde txikitan:

a) Zerk egiten gaitu gazte eta zerk bereizten gaitu gainerako sektoreetatik aztertuko dugu (40min):

– Post-itt.etan norberak bere iritzia plazaratu eta ondoren taldean komentatu panelean itsatsi ahala.

b) Baieztapen ariketak (40min):

– Baieztapen batzuk idatziz izango ditugu (gazteriaren balizko problematikei loturikoak) eta horrekiko iritzi eta alternatibak bilatuko ditugu talde lanean.

c) Gazteon Boteretzea beharrezkoa da? Posible da? (40min).

– Definizio konpartittua egiteko ariketa.

– Praktikan non, nola eta norekin identifuikatze ariketa.

3.- Ondorioak konpartitu eta hausnarketa/ondorioak jasotzea (30min).

4.- Ikastaroaren ebaluaketa (15min)

NORI ZUZENDUA
Gazte mugimenduan aritzen den gazte orori, ikerketa disziplina ugarietan dabilen ikerlaria (izan ikasle, izan ikerketa arautuan dabilena, izan elkarte anitzetatik-instituzionalak, herri elkarte…-gazteria ikerketa gisa lantzen duen edonorentzat, eta interesa izan dezakeen norbanako guztientzat .
IRAKASLEAK
– Unai Palenzuela Argote. Soziologia ikasketak burutzen. Gazte mugikmenduko kidea.

– Irati Sienra Zengotitabengoa. Zuzenbide ikasketak eginak. Ipar-Hegoa fundazioko kidea.

– Endika Perez Gomez. Goi mailako Lanbide heziketa ikasketak eginak. EH-ko Eskubideen Kartako kidea.

– Ibon Meñika Orue-Etxebarria. Gizarte integrazioan Goi mailako Lanbide Heziketa ikasketak eginak. GITE-IPES elkarteko kidea.