“Cabacas” liburu aurkezpena

Igor Meltxor idazleak, Zorrotz argitaletxearekin, “Cabacas” liburua argitaratu du 2022ko azaroan. Iñigo Cabacas Athletikzalea zen, eta futbol partidu baten testuinguruan indar poliziaren ondorio lazgarrienak pairatu zituen Ertzaintzaren karga baten ondorioz hil zelako 2012.urteko apirilean.

Jada 10 urte baino gehiago pasa dira, eta justizia egin gabe jarraitzen dute. Erantzukizun polizial, politiko eta instituzionalek ez zutelako/dutelako bere erailketa honen ardura inoiz bere gain hartu, eta, are gehiago, sistema judiziala, barne behaketek etab.ek ardurak bere gain hartu eta aitortza plazaratu beharrean, ezkutatu eta birbiktimazioa sustatu baitute.

Zalantzarik gabe memoriak zein funtzioa betetzen duen jendarte eraikuntzaren adibide gordina da Iñigo Cabacasen kasua. Eta justizia aldarrikatzeaz gain, inpunitate instituzionala inoiz ez onartzeko lanabesa ere bihurtu zaigu.