GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 83.URTEURRENA. Ipes ELKARTEAK MEMORIA ELKARRIZKETA SAIO BERRIA ANTOLATU DU
Gernikako bonbardaketaren 83.urteurrena betetzen da aurten (2020) eta urtero legez, Gernika Memoriaren Lekuko plataforma -Ipes elkartea beratako partaidea da- bere egitarau propioa antolatzen dabil.
Zentzu horretan, Ipes elkarteak “memoria elkarrizketa” saio berria antolatu du: Ahaztuen Oroimena (Markinaldeko meoria elkartea, Etxebarri, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibar herriak osoturikoa) gonbidatu dugu. Apirilaren 22an (asteazkena) arratsaldeko 19,30etan ASTRA Gernikan izango da saioa, eta elkarte gonbidatuaren bidez, egiten duten lanaren berri jasoko dugu: sorrera prozesua, lan ildoak, testigantzen jasoketa, Erorien Haraneko gorpuzkinen senideekin elkarlana, belaunaldien artekotasuna, emakumearen papera… eta askoz gehiago.
Izan ere, lan handia egiten daude elkarteko kideak, https://ahaztuenoroimena.com/ ikus daitekeen bezala. Haien esperientziaren bitartez, herri-memoriaren lanketaren adibide erakusgarri berri bat jasoko dugu, irakasgaiak hartzeko moduak, eta, batez ere, elkar harreman etaa elkarlana sustatzeko markoak eraikiko ditugu. Pozgarria zinez!
* Informazio gehiagorako bideo interesgarria: https://www.youtube.com/watch?v=ArN7wseDkL4#action=share