Munitibar: Aire eraso baten kronika

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak  Munitibarreko herriarekin 1937ko apirilaren 26an pairaturiko aire erasoen kronika liburua argitaratu zuten 2023an: testigantzak, dokumentuak….lan osotua. Ipes elkarteak ekainaren 25ean bere aurkezpena egingo du Gernika-Lumoko ASTRA espazioan.

Horrela aurkeztu zuten lana: Eraso zital hartan hildakoen senideak, bizilagunak, testigantzen senideak, herritarrak, hemen agertzen zaretenok eta gainontzeko guztioi eskerrik asko liburua eskuratu eta Munitibar eta inguruaren aurkako 1937/04/26aire-erasoaren memoria zeuena egiteagatik. Memoria Osoa gara eta izango gara!