Prentsa askatasuna. Pablo Gonzalezen kasua

Oihana Goiriena (Pablo Gonzalezen senidea) izango dugu ASTRAn, Oihana Cabello kazetariarekin solasaldian. Pablo Gonzalez elantxobetar-nabarniztar kazetaria preso dute Polonian ia urte batez, eta bere egoeraren berri emango digu otsailaren 28an (bere atxiloketa orain urte bat eman zeneko egunean). Horrekin batera, prentsa askatasuna, gatazka guneetan kazetaritzaren paperaz mintzatu gara ere, eta Pabloren elkartasun kanpiania presente egongo da.