TIRA!

TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik Topaketak antolatzen ari gara! Urriaren 18 eta 19an Euskal Herriko zein beste herrialdeetako mugimenduak elkartuko gara Eibarren, hiru helburu hauekin:

  • ELKAR EZAGUTU: Euskal Herriko formazio esperientziak eta prozesuak. Ostiral arratsaldean esperientzia ezberdinen azoka egingo da eta zuen eragileak aukera izango du bertan aurkeztua izateko nahi izanez gero. Horretarako eman izena hemen.
  • INSPIRATU: Hemengo eta hango esperientzien arteko dialogo bidez
  • KONSPIRATU: Formakuntza politikoa birpentsatzen jarraitu

Informazio gehiago hemen