Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Ameriketako Estatu Batuetan larriki gaixorik dauden presoen egoerari buruzko hitzaldia Bilboko La Bolsa Udaltegian

Hitzaldia IPESek kartzelari buruz hausnartzeko zabaldutako lan-ildo berriaren barruan kokatzen da, eta «EMAKUMEAK KALERA! EMAKUMEA ETA KARTZELA» jardunaldien parte da, non Angela Davis aktibista politikoak ere parte hartuko duen.

Ameriketako Estatu Batuetan larriki gaixorik dauden presoen egoerari buruzko hitzaldia emango dute Paulette D’Auteilek, National Jericho Movement-eko kideak, eta Jihad Abdulmumitek, Black Panther Party-ko eta Black Liberation Movement-eko kideak.

Paulette D’Auteil, presoen eskubideen aldeko National Jericho Movement-eko kidea; eta Jihad Abdulmumit, Panther Party-ko kidea, 23 urtez preso egondakoa Black Liberation Movement-eko kide izateagatik, eta gaur egun preso politikoen eskubideen aldeko defentsan diharduena. Lehenengoa zabarkeria medikoari buruz mintzatuko zaigu, hau da, «beste heriotza zigorrari» buruz; bigarrenak, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako preso politikoak askatzeko Egia eta Adiskidetzea Ekimenaren berri emango digu, eta ekimen horrek nazioartean izandako oihartzuna.Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 19:00etan, Bilboko Zazpi Kaleetako Yohn Jauregian («La Bolsa» Udaltegia). Aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.