Euskal aniztasuna

Euskal kultura da aniztasuna lantzeko erreferentzia, eta hala, euskal aniztasuna da gure herriak behar duena

Aniztasun Jaialdia larunbatean Otxandion

Ikasturte osoan zehar Otxandioko Udala, Bestalde Elkartea eta Ipesen artean antolatu dugun “Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira” migrazioaren gaineko formazio eta sentsibilizazio dinamikak bere amaiera izango du asteburu honetan. Ostiralez azken saioa izango da “Mundutik Euskal Herrira, bizitza historiak” dokumentalaren ikustaldiarekin eta Oihana San Vicente psikologoaren parte hartzearekin eta larunbatez, egun osoko jaia izango da Otxandion.