Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

BARATZ-PE Hutsune bat oroimenean

Ipsek memoria elkarrizketa saio berri bat egingo du ASTRA Gernikan, azaroaren 29an (osteguna) arratsaldeko 19tan. Mungiako Haizetara elkarteak aurkeztu berri duen ikus-entzunezko emanaldia izango da, eta bertako kide eta egilea den Ibai Alzaga elkarrizketatu dugu ere.
BVEk (Batallón Vasco Español) 1980.urteko urriaren 21ean Mungiako Baratz-pe tabernaren aurka egindako erasoa pairatu zutenen testigantza zuzena barnebiltzen du.
Garaiaren ispilua da lan hau; oroimen askotan hutsune bat sortu duena. Kontzienteki gertaera eta arrazoiak ezabatu nahia islatzen du, batetik. Bestetik, belaunaldi berriei gertaturikoa ezagutzeko eskubide urraketa-saioa adierazten du. Errealitate biei erantzuteko asmoz – hutsunea betetzeko asmoz- sorturiko lana da, zalantzarik gabe.
Lau haizetara zabal dezagun bada!