Atzo, otsailak 27, Ipes elkarteak mahai-ingurua antolatu zuen ASTRA Gernikan. Urdaibai, eta Busturialdeko etorkizuna eztabaidagai dagoen honetan, trantsizio eko-sozial justu baterantz gogoeta kolektiboa egiteko.
Egun dauden ikuskera, langintza eta egitasmoen bitartez eztabaida eta hausnarketa bateratua eraikitzeko espazioen beharra dugu, eta, ekarpena egin nahian, Ritxi Hernandez Gune eko-sozialistako kidea, Amets Ladislao Etxalde eta EHNE Bizkaiko kidea, eta Gorka Barba “Goru” BaSOS-eko kidea hizlari izan genituen, Leiore Moreno gazte mugimenduko kidearen gidaritzapean.
Horrezaz gain, Alex Jauzi Eko-sozialeko kideak datorren martxoaren 28 eta 29an Arrasaten egingo diren II.Eko-topaketen aurkezpena egin zigun bertaratutako ia 40 lagunoi.
Eskerrik asko partaideei, oso interesgarria izan zelako, eta baita bertaratu zineten guztioi.
Entzun gaitzatela!

