Beste proiektu eta elkarlanak

CAMINHO LONGE DOKUMENTALA. Lagundu bidaia hau kontatzen

Alfonso Etxegarai Atxirikak (Plentzia, 1958) bizitzaren erdia baino gehiago eman du Sao Tome eta Principe irla txikian. 1985ean Frantziak deportatu zuen eta Espainiako agintariek Ekuadorrera bidali zuten. Han torturatu zuten eta geroago Sao Tomera igorri. Ordudanik linbo legal batean egon da, pasaporterik eta bisadorik gabe.

Erbestaldian, Kristiane Etxaluz (Domintxine, 1941) du lagun. Emakume paregabe honek hanka bat du Euskal Herrian eta bestea Sao Tomen. Haren hitzetan, «erbesteraturiko bizilaguna» da: azken 34 urteak jardun da, nekaezin, Alfonso herrira ekartzeko eta herria Alfonsorengana eramateko.

Orain 10 urte, bikoteak bere istorioa kontatu zuen “Sagarren Denbora” dokumentalean. Egun, berriz, ezer ez da berdin baina haren egoerak lehengo moduan jarraitzen du. Zerbait aldatu behar da.

Kristianek 78 urte beteko ditu luze gabe, neguak egunean baino egunean luzeagoak zaizkio. Alfonsok bularreko angina du eta hamarraldiak daramatza kardiologo batekin elkartu gabe. ETAk armak utzi ditu eta desegin egin da. Ez dago, bada, arrazoirik Euskal Herrian elkarrekin bizitzeko ametsa geroratzeko. Zirt edo zart egiteko unea heldu da, nahiz eta aldebakarreko erabaki honek atxilotua izateko arriskua ekarri. Itzulera-bidaiak abiatze eguna du dagoeneko.

Hauxe da, beraz, hamaika galdera dakartzan bidaia baten kontakizuna.

 

Proiektu honeri laguntza eman nahi ez gero sartu https://www.verkami.com/projects/24714-caminho-longe