Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Durango 1936rekin memoria elkarrizketak

Posted on

Ipes elkarteak “Memoria elkarrizketa” saio berri bat antolatu du,
Gernikan. Oraingo honetan Durango 1936 elkartearen esperientzia
ezagutzeko aukera izango dugu, eta, horretarako, Andoni Barreña
bertako kidea etorriko da.

Izan ere, Durango 1936 elkartea erreferentzia garrantzitsua da herri-
memoriaren lanketan. Orain aste gutxi, argitaratu berri duten
urtekariaren berri eman genuen http://www.durango1936.org/…/gure-
bigarren-urtekaria-eskura… , Durango 1937ko martxoan faxismoa eta
frankismoak bonbardatu zutela oroitzeko eta aldarrikatzeko lan
nekaezina daramate, testigantzen jasoketan lan iraunkorra
http://www.durango1936.org/eu/ , Durangoko udalarekin kerellaren bidea
jorratu dute….ziur Gernika Memoriaren Lekuko plataformak asko duela
ikasteko beraiengandik eta elkarrizketa saio interesgarria izango dela.

Saioa Gernika-Lumoko Arrano tabernaren goiko aldean dagoen Harizpe
txokoan izango da, arratsaldeko 19etan hasita. Bertako Arrano kultura
lan-taldearekin elkarlanean buruturikoa, hain zuzen ere.