Beste proiektu eta elkarlanak

Durangoko azoka 2017

Heldu da Durangoko Azokaren edizio berri bat eta urtero legez bertan izango da Ipes ere. Aurtengoan Goienkaleko 65. zenbakian izango dugu standa. Azken urteotako argitalpen nabarmenekin batera, aurtengo bi nobedadeak bertan izango dituzu eskuragai: “Gernikaren Egiak” eta “Klaseak Borrokan” liburuxkak.

Harpideek doan eraman ahalko dituzue aurtengo nobedadeak eta oraindik ez bazarete, bertan izango duzue harpidetza egin eta eskaintza baliatzeko aukera.

Bidenabar, jakinarazten dizuegu honoko aurkezpenak egingo ditugula aurtengo Azokan:

– Abenduaren 6an, 15:30tan, Azokako Areto Nagusian: “Gernikaren Egiak” liburuxkaren aurkezpena Iñaki Aurrekoetxea, Ibon Meñika eta Oihana Cabelloren eskutik.

– Abenduaren 8an, 12:30tan, Irudienean: “Gernikaren Egiak” ikus-entzunezkoaren aurkezpena Ibon Meñika eta Haritz Petralandaren eskutik.

– Abenduaren 10an, 14:00tan, Azokako Areto Nagusian: “Klaseak Borrokan” liburuxkaren aurkezpena Lurdes Rodriguez eta Eneko Ander Romeroren eskutik.

Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat!​