Beste proiektu eta elkarlanak

Editatoia, langileen historiari buruz

Gutariko askok jotzen dugu Wikipediara informazio bila. Diotenez, Wikipedia da Interneteko kontsultarako web garrantzitsuena. Baina zer da Wikipedia? Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia askea da. Interneteko edozein erabiltzaileren ekarpenez elikatzen da, edonor izan daiteke elikatzaile, hori bai, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Zer da editatoia? Ekimen honen funtsa euskarazko wikipedia osatzea  gai konkretu baten  inguruan. Berezitasun batekin, informazio osaketa hori egun eta leku zehatz batean.

Oraingoa, Ipesen egoitzan egingo da Maiatzaren 11an, a17:00etan, eta gai langileen historia.