Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Erria aldizkarian Oiane Valerori elkarrizketa

Gaur Maiatzaren lehena izanik, gogora ekarri nahi dugu, Oiane Valero historialari eta ikerlariak, Ipes-eko beka baliatuz, Azaroan atera zuen  “Euskal Langile Andreak”  liburua. Kapitalismoak lana, lan merkatua eta lan harremanak sexu araberako berrantolaketan, langile andreei langile izaera kendu ziotela gogoratzeko, eta zapalkuntza hirukoitza gainditzeko bidean, erresistentzia borrokak, ekarpen aberatsak eta urrats esanguratsuak egin zituzten euskal langile andreek balioan jartzeko.

Euskal Langile Andreak liburua azaroan argitaratu ondoren, Durangoko azokatik hasita eta Euskal Herriko txoko desberdinetan aurkeztu genuen. Bira horren barruan Erria Aldizkaria zegoen, liburuarem aurkezpena egin ondoren, interesgarria iruditu zitzaien Oianeri elkarrizketa bat egitea aldizkarirako eta horrekin batera bideo aurkezpen bat grabatzea.

 

Aurkezpena ikusi ondoren, liburuan sakontzeko interesa badaukazue, gure dendan erosteko aukera daukazue, DENDA

Aukera dago ere, zuen herrietan liburuaren aurkezpena burutzeko edo Euskal Langile Andreak formazioa egiteko idatzi info@ipes.eus helbidera edo deitu 944 79 04 30