Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Gasteizko memoria gara ekimenaren esperientzia

Posted on

Gernika, 82 urte eta gero: Herri baten suntsiketa espainiar estatu berriaren
ekintza fundazionala bihurtu zuen frankismoak. Eta, ondorioz, bistan da gaurko
Euskal Herriko errealitatea ulertzeko eragin zuzena izan duten gertaerak izan
direla. Errelatoaren eztabaida ezbaian dagoen honetan oroimena ez da atzoko
eztabaida soilik, beraz.
Herri-memoria sustatu eta aldarrikatzeko ekimen ugari antolatu ditugu apirilean
zehar Gernikan, Gernika Memoriaren Lekuko herri-dinamika bateratuaren
baitan (Ipes elkartea horren parte da). Memoria gaurko eta biharko borroka ere
badela islatuz. Izan ere, oroimena, nondik gatozen ezagutzearen bidez gaurko
errealitatea interpretatzeko baliabidea da; baina, batez ere, biharkoa eraikitzeko
ezinbesteko lanabesa da.
Ipes-ek ildo horri bere ekarpen agiteko asmoz, apirilaren 10ean, asteazkena,
arratsaldeko 19,30etan ASTRA Gernikan “Memoria elkarrizketak” saio berri
bat antolatu du Ipes elkarteak. Oraingo honetan, Gasteziko “Memoria gara”
egitasmoaren berri emango digute Josu Santamarina EHUko ikerlariak eta Lander
Garcia Martxoak 3 elkarteko kideak. Herri iniziatiba honen xedea Gasteizko
1976ko gertaerak eman zireneko eliza memoria leku izendatua izatea da.