Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Gernikaren Egiak, Asteasun

Uztailaren 10ean, astelehena, hitzordua jarria genuen Asteasuko udalean. Izan ere, “Gernikaren Egiak” egitasmoaren aurkezpena eta ondorengo solasaldira gonbidatu gintuzten bertan garatzen ari den Auzolandegiko antolatzaileak. Eta gustu handiz bertaratu ginen, noski.

Udako testuingurua baliatuz, Arantzadik, Udalbiltzak eta bertoko udalak sustatua, historia eta arkeologia ikasle eta ikertzaile ezberdinen parte-hartzea bilatzen duen auzolandegia antolatu izan da azken urteetan-2014 geroztik- eta Zizurkil, Billabona eta Asteasun izandako guda-frontearen aztarnak ikertu eta oroimena berreskuratzea dute xede.

Auzolandegiko partaideak diren jatorri anitzetako gazteak gerturatu zitzaizkigun: Andaluzia, Madril, Bretainia, Països Catalans eta baita Euskal Herrikoak ere. Asteasuko herritarrei zabalik zegoen saioa, eta, 35 bat lagunek parte hartu zuten hitzaldian, giro paregabean. Gernikaren inguruko informazioa, kokapena, proiektua eta hausnarketa kolektiborako tresnaren ezagutzaz batera, gogoeta konpartiturako espazioa baliatzeko gogoz.

Eta halaxe izan zen; alkate andereak hastapenetik bere laguntza eta esker ona azaltzetik, auzolandegiko koordinatzaile lanetan dabiltzan gazteen lan-eskerga azpimarratuz, “Gernikaren Egiak” konpartitu genituen Karmelo Landa historialari eta EHUko komunikazio fakultatean urte askoan irakasle gisa aritutako IPES-eko kolaboratzailearen eskutik.

Atzoko saioa ikasturteko azkena izan zen; 10 bat aurkezpen-solasaldi egin ditugu apiriletik hona eta harrera paregabea izan dugu denetan. Honek, ondorio argia helerazten digu: oroimen historikoaren inguruan badagoela beharra, motibazioa, eta iritzi kualifikatu ugari herriatarren artean, eta, bere artikulazioa ezinebestekoa dela benetako herri-memoria baten eraikuntzarako. Norabide hortan, IPES-ek bere alea jartzen saiatuko da beti. Horren lekuko da Gernikaren Egiak-ek liburuxkatik erreportaje grafikoara salto egingo duela, eta, une honetan, grabazioak egiten gaude. Herri-momoria nondik gatozen ezagutzea delako; baina batez ere, gaur eta bihar zer garen eta nora jo nahi dugun marraztea delako. Gaur, eta hemen, herri-memoria egiten jarraituko dugu.