Oiane Valerok Ipes lan-taldearekin batera idatzitako “Euskal Langile Andreak. Antzinako erregimenetik kapitalismora” eta gure marxismo lan-taldeak ekoizturiko “Klaseak borrokan” (apunteak) liburuxka berrargitaratuko ditugu. 18 euro eta 5 eurotan eskuratu ahal izango dira, hurrenez hurren www.ipes.eus atariko “denda” atalean, gure ekimenetako salmenta puntuetan edo eta guri zuzenean eskatuz info@ipes.eus e-postara.
2019an argitaratu genuen Oiane Valerorekin liburua. Azterketa eta ikerketa sakona, Euskal Herriaren historiaren gaineko hutsune bat betetzera zetorren. Euskal Herriaren askatze markoa eta euskal langile andreak askatze subjektua marraztu ziren bertan.
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu zion liburuak. Hurbilketa bat eginez, ireki beharko liratekeen azterketa askoren abiapuntu xumea izateko bokazioarekin izkiriatu zen. Izan ere, zapalkuntza hirukoitza gainditzeko bidean, erresistentzia borrokak, ekarpen aberatsak eta urrats esanguratsuak egin zituzten euskal langile andreek, maila eta modu ezberdinetan, eta horien bilduma izaera ere bazuen lanak.

Azterketa marxistarako oinarrizko liburuxka eta gero, argitaraturiko liburuxka izan zen, 2017an. Gure marxismo lan-taldeak ezagutza kolektiboan oinarrituriko lana zen, hain zuzen ere. Tresna izaera izan zuten, biak ala biak. Mintegi, tailer eta prentsamendu kritikoa sustatzeko espazio ezberdinak eratzeko baliabideak izan dira urte luzez, eta Ipes elkartearen ekarpen emankorrak izan dira haien harrera ona ikusirik; batez ere gazte antolatuen artean. Egiturazko azterketak egin ahal izateko, metodo marxistetara hurbiltzeko lanabesak bihurtu dira.
#EzUtziGaldetzeari