Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

“Hemen Right Now” Madrilera bidaiatzen du

Hemen Right Now dokumentala argitaratu genuenetik, toki desberdinetara bidaiatu du. Alemania, Erresuma Batuak, Katalunia eta  Euskal Herritik ere ibili da, Tatto Circus jaialdian adibidez. Oraingoan, Madrilera bidaiatuko du CSROA La Quimera gune autogestionatura, Lavapies auzora. Espazioa honetaz gehiago jakin nahi ez gero, hemen linka http://www.csroaquimera.org/

Madriletik bazaudete Iralak 15an, arrastiko 16:00 eta ez dakizue zer egin, jardunaldi hauetatik pasa, eta disfrutatu gure dokumentalaz.

Hemen Right Now

“2016ko otsaileko lau egunez, Angela Davis aktibista afroamerikarra Euskal Herrian izan zen. Espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa izanik, presondegien desagerpena aldarrikatzen zuen ekarpen aberatsa utzi zigun, gurea bezalako herri batetan kartzelen esistentziaren inguruko eztabaida piztu zuelarik. Lan honek, bistaldiak utzitakoaz gain, eremu ezberdinetako euskal herritarren gogoetak biltzen ditu: Norabide askotariko eztabaida baterako ekarpen kolektibo bat”.

Trailerra