Beste proiektu eta elkarlanak

“Herri mugimenduak eta formakuntza politikoa” hitzaldia

Posted on

Herri mugimenduak eta formakuntza politikoa” hitzaldia

Euskal Herrian, hamaika dira egun martxan ditugun formazio politiko esperientziak, edo bestera esanda, herri ezagutzen eraikuntza kolektiboak, eztabaida, tailer edota ikastaro kritikoak,formazio askatzaileak…

Guretzat, formazio askatzailea (trans)formazio sozial eta politikorako haziak ereitea ahalbideratzen duena da: pedagogia emantzipatzailea erabiliz, herriheziketaren bidez, elkarrekin ikasiaz, jakintzak sozializatuaz eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboan arituz.

Formakuntza politiko/kritiko/askatzaile/eraldatzailea birpentsatzeko bidean beste urrats bat egin nahi dugu. Gure egunekotasunean eta parte-hartzen dugun eragileetan formakuntzarako ditugun oztopoez arituko gara solasaldi honetan, baita horiek gainditzeko saiakerez ere. Hitzaldian landuko ditugun gaiak:

  • Alde batetik, Euskal Herriko herri mugimenduen formakuntzaren inguruko gogoetaren berri eman nahi dugu. Ekainean egin zen “Korapilo askatze bidean” topaketan proposamen ugari atera ziren eta horiek zuekin konpartitu nahi ditugu.

  • Bestalde, Nazioarteko 13. Paradigmas emancipatorios tailerreraren berri eman nahi dugu, bertan parte hartuko duten Emagin, Ipes eta Ipar Hegoa-ko kideekin bera.

Animatuko zarete?

Data eta lekua: Azaroaren 26an 19:00etan (Donostin Udal Liburutegiko San Jeronimo aretoa. Helbidea: San Jeronimo kalea z/g)