Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

Ibilaldia Urdaibaitik

Martxoaren 16an Ibilaldia egingo dugu: Guggenheim-aren hedapen saiakeraren nondik norakoak ezagutuko ditugu Guggenheim Urdaibai STOP plataformarekin batera. Haiek emango digute, bertatik bertara, egun dugun informazioaren berri.
Goizeko 10tan abiatuko gara Dalia lantegitik (Gernika-Lumo), eta Muruetaraino joango gara. 3 orduko txango aurre-ikuspena da, eta dohainik bada ere, eskertuko genizueke baldin eta gurekin harremanetan jarriko bazinateke aurrez, zenbateko taldea sortuko dugun jakiteko, eta hobeto antolatzeko, horrela.
Udaberria gertu egongo da martxoaren 16an… ez dezagun utzi Urdaibaiko udaberria zapuzten!