Beste proiektu eta elkarlanak

Ipesek Kubako “Paradigmas Emancipatorios” nazioarteko mintegietan parte hartuko du

Posted on

Euskal Herriko hainbat Gizarte eragilerekin batera Kuban ospatuko den “Paradigma askatzaileak/emantzipatzaileak” nazioarteko mintegian parte hartuko du Ipesek datorren astean. “Paradigma emantzipatzaileak/askatzaileak” hausnarketarako, sakontzeko eta artikulaziorako gunea da, konpromiso sozial eta politikoa duten guztiona. Aipatutako mintegia, GALFISA taldeak antolatuta, Abya Yalako beste hainbat kolektiboen bultzadaz egiten da. XIII edizioa urtarrilaren 22tik 25era burutuko da La Habanan.

Joxemi Zumalabe Fundazioak – Bizilur Elkartearekin lankidetzan – bultzatutako Murtxikatuz izeneko prozesuan murgildutako Euskal Herriko eragile sozial batzuk Abya Yalako (Latinamerika) zein munduko beste eragile sozial eta aktibistekin batera gai anitzei buruz hausnartu, eztabaidatu eta sinergiak bilatzeko aukerak izango dugu La Habanan ospatuko den nazioarteko mintegian. Bertan egindako harremanak, ikasi, ikusi eta bizi izandakoarekin, Topaketa Internazionalista antolatuko dugu datorren udazkenean Euskal Herrian, formakuntza politikorako prozesuetan sakontzeko eta hobetzeko helburarekin. Topaketa Internazionalistak ipar-orratza izanda, honako helburuekin abiatuko da euskal delegazioa Kubara:

• Abya Yalaren herri mugimendua ezagutu eta haiengandik ikasi.

• Euskal Herrian Herri Mugimenduek formakuntza politikoan ditugun korapiloak askatzeko beste errealitateko baliabideak, tresnak eta gogoetak ezagutu eta baliatu.

• Murtxikatuz taldearen dinamika indartu eragile internazionalak gonbidatuz.

• 2019an Euskal Herrian egingo ditugun Topaketa internazionalistarako kontaktuak egin.

• Bertan ikasitako guztia Euskal Herrian sozializatu.

• Bakoitzaren kolektiboak indartu eta formazio prozesuak birpentsatu.

Mintegiaren gaineko informazio gehiago hemen