Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Kartzela Kalera ” Presoak borrokan”

Atzo, Abenduak 13, lehenengo mahai inguruari eman genion hasiera “Presoak Borrokan” izena eman geniona. Bertan Salhaketa, atxilotutako pertsonen, preso dauden, preso ohien eta beraien familiak babestu eta berain duintasuna aldarrikatu, eta espetxeetako baldintzak salatzen dituen mugimendua, eta tokata buletina, borrokan dauden presoen arteko komunikazioa instrumentua, egon ziren.

Bi ikasgai atera genituen mahai inguru horretatik:

1.- Presoen aldeko borroka eta presoak beraiek aurrera eramaten dituzten borrokei, oihartzun eta babes handiago eman behar diogula, beraien borrokak espetxeen hormak gainditu ahal izateko, beraien aldarriak ezerezean ez geratzeko.

2.- Espetxearen abolizio diskurtsoa eguneratu beharra dago, oraindik ere 80. hamarkadako diskurtsoa erabiltzen delako. Gaur egun jende asko espetxeen desagerpenaren alde dago eta pertsona hauek aktibatu behar dira.

Hikaateneo espazioan egindako jardunaldien bigarren egunari bukaera emateko Buterflai kantautorea