Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Kartzelaren jatorri historiko, ideologiko eta kulturala aztergai urtarrilean

“Noiztik, zergaitik eta zertarako? Una mirada a los orígenes de las prisiones y el castigo” izenburupean,  kartzelak instituzio sozial gisa, non dituen bere hastapenak, jatorria edota bere oinarriak izango dira aztergai datorren urtarrilaren 19an, ostiralez.

Estibaliz de Miguelek zuzenduko duen mahai inguruan Almedak, kartzela, zigor eredu bezala, emakumezkoen begiradatik aztertuko du. Izan ere bere ikerketa eta lan ildo nagusiena, emakumearen ikuspuntutik espetxe-zigorra betearazteko sistemak –gizarte kontrola,  emakumezkoen delituak, emakumezkoen espetxeak– gaiekin lotutakoak dira, besteak beste.

Almeda, Bartzelonako  Unibertsitateko Soziologia irakaslea eta Doktorea da. Generoa eta Espetxe-zigor Sistemaren Ikerketarako Nazioarteko  GEISPE Sareko koordinatzailea, eta  Cassandra Kolektiboko kide ere. Gainera, COPOLIS “Bienestar, Comunidad y Control Social”,  Unibertsite eta Nazioarte  mailako Taldeko Zuzendaria da.

Emakumea eta espetxea uztartzen dituen gaiaren inguruan, hainbat ikerlan, argitalpen eta dibulgaziozko artikulu zientifiko argitaratu ditu ere.

Alejandro Forero

Forero aldiz, Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen  eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailea da. 

Kartzelaren jatorri historikoaz aritzeaz gain, bere ikerketak eta lanak espetxearen kontrol eta perspektiba kritikoaren begiradatik egin ditu, kartzelak gizarteko talde jakin batzuengan duen eraginaz.