Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

Lan bizi herri duina

Euskal Langile Herria subjektu anitza baina bakarra da,

askatze borrokan sortzen eta garatzen dena

Euskal Langile Herria euskal langileriaren borrokaren emaitza da, hots, borroka ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan gauzatzen da. Beraz, kontzeptua baino, Euskal Herriaren askatze prozesuan, borrokan eratu den subjektua da, subjektu anitza eta bakarra era berean.

Euskal Langile Herriak gure herrian kapitalismoak ezarri zapalkuntza orori erantzuten dio. Zapalkuntzak uztartuta daudenez, bereizi ezinak direnez, zapalkuntza guztien aurka borroka anitza eta bakarra garatzen du. Horregatik, iraultza askatzaile behar du izan.

Galdakaoko Ernaik, LABek eta Sortuk “Lan bizi herri duina” hitzaldi zikloa antolatu dute, eta bertan egongo gara hitzladiak ematen

Apirilak 25, 19:00 Torrezabal kultur etxean “Euskal Herri langilea”

Apirialk 27, 18:00 Tximalerriko lantegian ” Andre Langileak Euskal herriko historian”