Ipes elkarteak, betidanik, arreta berezia eskaini dio nazioarteari; munduan barrena dauden borroka, problematika, pentsamendu eta egitasmo ezberdinei begiratu, gure herriko borrokekin lotzeko eta irakasgaiak ateratzeko.

Ikasturtearekin batera nazioarteko zikloa abiatu dugu. Maputxeen herria Orlando Carriqueo lur defendatzaile eta komunitateko ordezkariarekin, Conversatorio Latindar Amerikarra Maputxeen herria, El Salvador eta Guatemalarekin, El Salvador Ivania Cruz abokatuarekin, Argentina Federico Giuliani sindikalistarekin, hurrenez hurren.

Ekimen guztiak Gallartako Martin Etxea aterpe etxearekin egiten ditugu, elkarlanean: https://www.martinetxea.eus/